Babelgo dorrea eraikitzen ari dira, gizakien indarraren ikurra. Herri txiki batean, hiri handitik urrun, Jose magoa eta Tohea haren laguna hizkuntzen sorreraren lekuko gertatzan dira, herrixkako haurren jolasei begira. Babelgo arkitektoek uste izan zuten hitzen bidez jainko-errealitatea eskuratuko zutela, baina hitzak eta kizkuntzak balio erlatiboak dira:kodeak aldatzen direnean, gizakiek ezin berez elkar ulertu. Hitzak ez dira errealitatea, horixe dakite umeek senez, bai eta... magoek ere.