Original

À découvrir sur Youboox

252x342

Taxi bat eta historia bat

Gómez Joseba

Editorial Saure

Seigarren liburuki honetan, Ziklozirkuk ""Lehenengo Mundua"" delakora garamatza, zehatzago esanda, Ameriketako Estatu Batuetako New York hirira. Askorentzat, New York-ek kapitalismorik ankerrena islatzen du. Haien iritziz, gizateriaren gaitz guztien jatorria Estatu Batuen botere ekonomiko eutsiezina da, Wall Street-etik abiatuta, bere garroak zabaltzen baititu mundu osoan zehar. Baina New York-ek beste alde bat ere badu, alde atsegin bat, munduko kultura guztiak eta beren itxaropen guztiak ordezkatzen dituena. Gehienbat alde hori agertzen da komikian. Jody Williams eragileak (Bakearen Nobel Saria jasoa, pertsonen aurkako minen aurka egindako lanagatik) erakutsiko digu nola egiten duen taupadaka munduaren bihotzetako batek. Horixe da komiki honetako historiaren beste protagonista… New York hiria dena alegia.

Pour lire cet ebook, connectez-vous sur Youboox
Lire sur le web